XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere anaia Daniel, bera baino sei urte zaharragoa, argala eta luzea, eta bere arreba Judith, bera baino urte bi zaharragoa, ile beltz eta ondulatuduna, eta ilea bezalako beltzak ziren bere begi handiekin, alaia eta argia.

Non egongo ote ziren?.

Daniel, denbora pasaturik Alemanian finkatu zen.

Zapatari bezala egiten zuen lan.

Bizibide hau bere aitaren lagun batengandik ikasi zuen.

Judith, mutil frantses indartsu batekin ezkondu zen, eta nazio hartan bizitzen zegoen.

Zakariasek ez zuen heuren berririk.

Une honetan, bere pentsamenduak emaztearen gurasoengana joan ziren.

Esther, guraso nagusi batzuen alaba bakarra, Alemanian bizi izan zen bere herritik hurbil zegoen beste herritxo batetan.

Bere gurasoek naziengandik heurekin ihesteko ahaleginak egin zituzten, baina adin asko zutenez, ezin izan zituzten bide gogorreko neke guztiak jasan eta azkenean, lehenengo aitak eta gero amak, bizia galdu zuten.

Heuren bizi gabeko gorpuek, egun batean, zoriontsu izan ziren lurrean, betiko atsedena hartu zuten.

Zakariasek bere gurasoak gogoratu zituen berriz.

Frantzian bizi ziren Judith-ekin.

Amorru handiz jazartzen zituzten judutarrak Europa guztian.

Bazekien zein zen harrapatzen zituztenen geroa: konzentrazio eta sarraski zelaiak.

Auschwitz, Treblinka, Dachau, Buchenwald, Ravensbruck, Bergen Belsen e.a.

Ikusiko ahal zuen familia egunen batean?.

Zakariasen oroitzapenak momentu hartan eten ziren hegazkinen zarata entzutean.

Zerura begiratu zuen, eta dozena bi hegazkin baino gehiago ikusi zituen zerua zeharkatzen.

Denek zeramaten buztanean gurutze gamatu bat margoturik.

Hegazkin alemanak ziren.